XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Xuc, noski!

- Hik aipatu duk, bada, Brown izeneko neska horri buruzko zerbait, ezta? argitu zuen Silvik.

- Beharbada, mutila ez da Xuc.

- Nik esaten dudan Macarena Brown hori Bartzelonan bizi zen.

- Ameriketatik etorria?

- Ala joan bazihoan?

- Zeharo galduta nago-eta esan nuen nik, irribarrez, besteak bezala.

Xucek ez zuen aurpegi ederra.

- Horrek ez du graziarik.

- Horrek esan nahi dik beste baten ordez hartu haudala.

- Macarena Browni Panotxa deitzen zioten.

- Eman berriro! Xucek, haserreago oraindik, orain Panotxa aipatu ez dik bada!

- Benetan heavy, kolegak.

Arkuak hautsi arteko algaraka geunden gu.

- Ez omen haiz hi, Xuc.

- Nik ezagutzen nuena ez zegoan hi bezain segail eta ez zeramatzaan horrelako antiparrak, gainera.

- Baina kristoren antza duzue, hi, benetan.

Laurak gure kantari-gitarjoleak Ameriketan izaniko amodioez xehetasun gehiago jakin nahi zituen oraindik, baina Xuc putzura joana zen, bainu bat hartzera: Silvik, bere aldetik, bazkaria egin behar zuen.

Knoxek noraezean zirudien eta alde egitea nahiago izan zuen.

- Arratsaldean etorriko naiz.

- Opari bat ekarriko dizuet.

- Nonbaitetik lapurtutakoa, noski erantzun zuen sukaldetik Silvik, garrazki.